Egoitz Sayarren taldeak 1-3 galdu zuen Galeko anexoan.
Real Unión B: Treus; Ariztimuño, Del Val (Rodrigo, 76. min.), Olaciregui, Cabo; Rodríguez (Martínez de Liza, 65. min.), Herrero, López (Carrillo, 76. min.), Arzuaga (Ollo, 65. min.), Arzak (González, 65. min.); Navajas.
Bergara KE: Gortazar; Xabier Azpiazu, Laskurain, Moñux, Elizburu (Navas, 77. min.); Garmendia, Jáuregui (Leizeaga, 80. min.), Ugalde (Martín Azpiazu, 50. min.), Asula, Ilzarbe (Peñín, 66. min.); Sarriegi (Nájera, 59. min.).
Emaitza (1-3): 0-1, Asula (2. min.); 0-2, Moñux (74. min.); 1-2, González (82. min.); 1-3, Leizeaga (89. min.).
Epailea: Ander Martiarena Mañero. Txartel horia atera zion Gonzálezi (72. min.) eta Cabori (89. min.) Real Unión Bren aldetik eta Moñoxi (44. min.) eta Nájerari (89. min.) Bergara Keren aldetik.
Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako hamaikagarren jardunaldia. Gal (anexoa).
Bergara KEk hiru puntuak eskuratu zituen Galeko anexoan azkar aurretik jarri ondoren; izan ere, partida hasi bezain laster, talde bisitariak izan zuen lehen hurbilketan, Asulak urdinak aurretik jarri zituen. Real Unión B saiatu egin zen, baina ez zuen asmatu ate aurrean. 74. minutuan gaizki defendatutako korner jaurtiketa batek 0-2koa ekarri zuen. 82. minutuan Gonzálezek aldea murriztu zuen gol bikain batekin eta azkenera arte saiatu zen Egoitz Sayarren taldea. 89. minutuan, kontraeraso batean, Leizegak 1-3koa sartu zuen.
Real Unión Bk 11 puntu ditu eta Ordizia KE izango du aurkari hurrengo jardunaldian.