Real Unióneko berrogeita hamar zale inguru bildu dira ostegun honetan Mendibil Merkataritza Zentroko MASlife dendan. Bertan, lehen taldeko Quique Rivero eta Alberto Solís jokalariekin argazkiak ateratzeko aukera izan dute, eta kamisetak eta zaletuen hainbat jantzi sinatu dituzte.
Parte hartzaileek hainbat opari jaso dituzte, baita irundarrak larunbat honetan Cultural Leonesaren aurka Stadium Galen jokatuko duten partidurako sarrerak ere. Parte-hartzaile guztien artean, gainera, Mendibil Merkataritza Zentroko MASlife dendan jaso beharreko sariak zozketatuko dira datozen egunetan.