Larunbat honetan FEAFV 2023-Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioa jokatu da. Txapelketa bi azpimultzotan banatuta jokatu da, bata Lezaman, Athletic Club Bilbao, CD Mirandés, Barakaldo CF eta Sestao SC taldeekin; eta bestea Taxoaren, Irungo Real Unión Club taldearekin, Iruñeko Club Atlético Osasuna, Donostiako Real Sociedad de Fútbol eta CD Logroñés taldeekin batera.
Finalerdietan, irundarrek Realaren aurka jokatu dute berriro. Norgehiagoka donostiarren nagusitasunarekin hasi da, eta 2-0 aurreratu dira markagailuan. Hala ere, Real Uniónek ez du amore eman eta markagailua iraultzea lortu du, baita garaipena lortzeko aukera argiak izan ere. Azkenean, partida berdinketarekin amaitu da, eta zoritxarrez, penaltietan ere ez da zorterik izan oraingoan, eta unionistak kanporatuta geratu dira.
Jarraian, hirugarren eta laugarren posturako partidan, Real Uniónek aurre egin dio anfitrioiari, Osasunari, berriro ere partida galduz, 3-1, bidasotarren hasierako gola irauliz. Bidasotarrek, ordea, ez dute partida ona jokatu, baina irabazteko adina aukera izan dituzte, baina ez dira fin ibili golari begira.
Azken finean, gure beteranoen irudi ona, beste behin ere Real Uniónen pabiloia leku onean utziz.
Finalean, Realak 6-2 irabazi dio CD Logroñési.

Beste azpimultzoan, Athletic Clubek irabazi du, Mirandés bigarren, Sestao hirugarren eta Barakaldo laugarren.
Bilbotarrek eta donostiarrek Iparraldeko Zona ordezkatuko dute Beteranoen Espainiako Txapelketako azken fasean, datorren larunbatean Las Rozasen (Madril).