Real Unióneko Beteranoek badakite zeintzuk izango dituzten aurkari irailaren 30ean jokatuko den FEAFV-Iparraldeko Zona Txapelketa Solidarioan.
Irundarrek Reala izango dute aurkari finalerdietan, CD Osasuna eta CD Logroñés taldeekin batera azpimultzo berdinean egongo direlarik. Talde honetako partidak Taxoareko instalazioetan jokatuko dira.
Sarrera doakoa da janari ez galkorren 2kg ematekotan Janari Bankuaren onurarako.
Beste multzoan Athletic Club, Sestao SC, Barakaldo CF eta CD Mirandés izango dira. Partidak Lezamako instalazioetan jokatuko dira.
Bi azpimultzoetako irabazleak Espainiako faserako sailkatuko dira, urriaren 7an Las Rozasen (Madril) jokatuko dena.