Partida Donibane Lohizuneko Stade Kechiloan jokatu zen.
Igandean partida interesgarria jokatu zen Donibane Lohizuneko Stade Kechiloan, Real Unión Clubeko Beteranoen eta Variétés Club de Franceko talde ospetsuaren artean. Talde hori komunikazioko pertsonaia ezagunek eta Frantziako kirolari ohiek osatzen dute, batez ere futbolariek (batzuk internazionalak ere bai), baina baita beste diziplina batzuetakoek ere.
Partida Arien Luzien taldearekin elkarlanean antolatu da, Jean-Michel Larqué Les Bleus-eko futbolari ohiarenn bitartez. Jok’Air rap kantaria eta erretiratutako beste jokalari garrantzitsu batzuek parte hartu dute, hala nola Huard atezaina, Da Fonseca argentinarra, Pignol, Ollivier, Feret, Amireche, Piquionne, Nivet, Maximin, Mabrouk, Birem, Olive, Medjebeur, Guebe, Magniez eta Rocheteau, eta Savidan y Alain Giresse (taldeko kapitain bezala) internazionalak.
Irundarren aldetik, honako hauek jokatu zuten, Garmendia entrenatzailearen aginduetara: Asier Díez, Joxean Legorburu (ordezko atezaina), Andoni Idarramendi, Joseba Bereau, Denis González, Javi Garmendia, Aitor Gómez, Óscar Palenzuela, Luis Laguardia, Ion Urtizberea, Alfonso Gurruchaga, Imanol Ikardo, Ibai Etxabe, Avelino Bernardo, David Jiménez, Álvaro Cienfuegos, Íñigo Olaizola, Álex García eta Javier Zabalo.
Partida 3 eta 2 bukatu zen Beteranoen alde. Gómez, Urtizberea eta Palenzuela sartu zituzten golak. Frantziarren aldetik, bi golak penaltiz sartu zituen Savidanek.
Azken finean, oihartzun eta maila handiko irudi eta garaipen ona Real Unióneko Beteranoentzat, denboraldi hasiera oso itxaropentsua izan dutena, zalantzarik gabe etorkizuneko konpromisoei begira baikortasunera gonbidatzen gaituena.