Igande honetan Real Unióneko beteranoen taldea Lapurdiko hiriburura joan da Aviron Bayonnais FC taldearen aurka jokatzeko, Didier Deschamps estadioaren anexoan jokatu den lagunarteko partidan.
Irundarren aldetik, Garmendiaren aginduetara, honako hauek jokatu dute: Iñaki García, Majada, Avelino, Denis González, Ander Tubillla, Ander Sánchez, Josu Hernández, Kiko, Gorka Felipe, Ketxus Aguirre, Treku, Aitor Gómez, Sagués, Alfonso Gurruchaga, Álex García eta Dani Carrión.
Norgehiagoka Irungoen garaipenarekin amaitu da 4 eta 2, eta taldeak sentsazio oso onak utzi ditu 2024an izango dituen konpromisoei begira.
Lehena, jada baieztatua, martxoaren 8an (Emakumearen Eguna), Biarritzen, Équipe de France de Professeurs taldearen aurka, Trophée Agnes Lassalle delakoaren lehen edizioaren karietara, joan den ikasturtean Donibane Lohizuneko ikastetxe batean eraildako irakaslearen omenez antolatua.