Hurrengo partida:

22/05/2022
| |
Extremadura UD - Real Unión Club

Beteranoen IV. “Irun Hiria” Txapelketa, Hondarribiarentzat

Hondarribia Futbol Elkarteko beteranoen taldea 2018ko edizioan txapeldunorde izan ondoren, Irungo txapelketako palmaresean estreinatu da oraingoan.

Hondarribiarrak, CD Behobiaren aurkako lehen norgehiagokan lortutako 2-0eko garaipenari esker, berdinketa balio zitzaiela iritsi ziren Real Uniónen kontrako behin betiko partidura, hauek hasierako partidan berdinketa lortu ondoren.

Neurketa erabakigarrian, unionistek, irabazteko betebeharrarekin presaka, golari begira ere ez ziren fin ibili, eta gainera, kontraeraso bikain batean, Hondarribia markagailuan aurrea hartzen ikusi zuten, Igor Emeryren gol bati esker. Hala ere, amaierara arte saiatu ziren, baina ezin izan zuten gola sartu, ezta penaltiz ere, Hondarribiarren defentsa txukunaren aurrean.

Borja Olazabal Irungo Udaleko Kirol zinegotziak txapeldunaren saria eman zion Mikel Retegi Hondarribiko kapitainari. Oroigarriak ere izan ziren Behobiarentzat eta epailearentzat. Eta zozketa solidarioa egin zen Harambee Afrika Elkarrekin bai GKEaren alde. Saritutako zenbakia 0795 izan zen.

Parteka ezazu

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Unión izango da aste honetako Igandero ekitaldiko protagonista
Filiala mailaz jaitsi da, garaipena lortu arren
Play-offarekin amets egiten jarraitzeko garaipena