Pasa den igandean, Hondartzan, Hondarribia Futbol Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, beteranoen triangularra ospatu zen. Etxeko taldeaz gain, Realak eta Real Uniónek jokatu zuten.
Jardunaldiko lehen partidan irundarrek 0-1 gainditu zituzten hondarribiarrak. Ondoren, Realak 2-4 irabazi zion Real Unióni emozioz eta alternatibaz beteriko partida handi batean. Azkenik, eguneko azken norgehiagokan, donostiarrek Hondarribia FEri ere irabazi zioten (0-1). Horrela, txapelketako txapeldun izendatu ziren 6 punturekin, unionistak bigarren postuan (3 puntu) eta anfitrioiak hirugarren (0 puntu).
Opari-trukea eta kiroltasun handia izan ziren protagonistak, eta giro ona harmailetan. Beteranoek pozik bukatu zuten erakutsitako irudiarekin, eta oso esker oneko agertu ziren antolatzaileekin. Zorionak Hondarribiari berrogeita hamar urte bete dituelako.
Datorren igandean, hilak 26, Real Unióneko beteranoen eta Hondarribikoen arteko lehia errepikatuko da berriro ere Galen, “Irun Hiria” Torneoaren laugarren edizioan, CD Behobiarekin batera ohiko formatu triangularrarekin itzuliko dena.