Realaren Fundazioak antolatutako lagunarteko partida, Logikalinen babesarekin, igande honetan ospatu da Galeko anexoan, ikusle ugari eta giro bikainarekin.
Lehen zatia, berdinduagoa egon dena, Realaren aldeko 0-2ko emaitzarekin amaitu da, donostiarren aldetik Xabi Prieto eta Iker Álvarez atezaina nabarmenduz, etxekoen gola eragotzi duena meritu handiko hiru esku-hartze eginda.
Bigarren zatian partida hautsi egin da eta bisitarien erakustaldia etorri da, Díaz de Ceriok hat trick bat lortu duelarik, protagonista nagusi bezala. Irundarren ohorearen gola, publikoak asko ospatu duena, Gómezek egin du.
Realarekin Real Unióneko hainbat jokalari ohik jokatu dute, hala nola Henri Irazoki, Zabala, Joseba Aguirre, Aizpurua, Roteta, Brit, Larrainzar… Horietako batzuek baieztatu dute Real Unióneko Beteranoen taldearekin parte hartuko dutela datorren Donosti Masters Cup txapelketan.
Eta gero, San Pedro eta San Martzial jaietako egitarauaren barruan, “Irun Hiria” Torneoaren bosgarren edizioa iritsiko da. Ongintzazko helburuekin, ekainaren 25ean jokatzea aurreikusita dago, eta horretarako Real Racingen parte-hartzea baieztatuta dago.