Bi eta bi, duela ehun urte bezala.

Real Unión Clubak bina berdindu du C.D. Mirandesen aurka. Azken segundora arte borrokatutako puntua izan da, Sangallik luzapenean berreskurata gol ikusgarri baten bidez. Hiru puntuak ez dira geratu gure etxearen urteurrenaren ospakizunean, baina Stadium Galek giro bikaina izan du.

Lehen zatia oso parekatua izan da, bi taldeak buruz buru eta aukera ugarirekin. Hala ere, bigarren zatira arte itxaron behar izan da lau golak ikusteko. Lehen kolpea talde jabatoak eman du, Uzkudunek eskuratuta.

Amore eman gabe, bi minutu besterik ez dira behar izan Unai Medinak berdinketaren gola lortzeko. Jaurtiketa baxu eta gurutzatua izan da, Jesús Ruizen ateko ezker zutoinaren ondotik sartuz, etxeko zaleen gozamenerako.

72. garren minutuan, Ramsés Gilek VARa eskatu du, Gaizka Martínezi egindako penalti baten eske. Begiratu ondoren, epaileak ez du penaltia adierazi. Handik gutxira, Mirandesek ere bideoarbitrajea eskatu du txuribeltzen arean izandako euste baten ondorioz, baina epaileak ez du penaltia adierazi.

    Handik minutu gutxira, ordea, bisitariek markagailuan aurrea hartu dute berriro. Tenak geldiketa bikaina egin du lehen jaurtiketan, baina ezin izan du ezer egin aldaratzean, eta Riki izan da bigarren aukera hori aprobetxatu duena.

    Buru-belarri, Ramsés Gilen mutilek azken minutura arte borrokatu dute, eta Stadium Galek taldeari bultzada eman dio azken minutuetan. Eta saria luzapenean iritsi da.

    Luzapeneko bost minutu pasata, Luca Sangallik berdinketa jarri du markagailuan, benetako gol ikusgarri batekin, falta ikusgarri bat jaurtitzen. Ospakizuna uneak merezi zuen modukoa izan da, baina taldeak eta zaleek garaipenaren bila jarraitu dute, arrakastarik gabeko pare bat gerturatze eginda. Hala ere, jokalariek egindako ahaleginak Stadium Galeko zaleen aitortza eta berotasuna jaso du, txalo zaparrada batekin.

    REAL UNIÓN CLUB: Jon Tena; Álvaro Mateo (80’, Yassin Tallal), Jordi Pola, Gaizka Martinez (70’, Gaizka Martínez), Unai Medina; Beñat Gaubeka (70’, Gaubeka), Ander Martín (80’, Markel Mancisidor), Luca Sangalli; Martin Merquelanz (70’, Ekain Azkune), Unai García, Aitor Galarza.

    C.D. MIRANDÉS: Jesús Ruiz; Martin Aguirregabiria, Peru Rodriguez, Aritz Arambarri, Pablo Pérez (80’, Pedernales); Raul Martinez, Markel Lozano, Josué Dorrio (61’, Aron Rodrigo), Said Ricardo de Moraes ‘Riki’ (80’, Hodei Arrillaga); Aitor Uzkudun (80’, Julen Martínez), Iker Unzueta (67’, Miguel Auria).

    GOLOAK: 0-1, Aitor Uzkudun (63’). 1-1, Unai Medina (66’). 1-2, Said Ricardo de Moraes ‘Riki’ (74’). 2-2, Luca Sangalli (90+6’).

    EPAILEA: Armando Ramo Andrés. Txartel horiak Real Unión Clubeko Gaizka Martínezi (43’) eta Aitor Galarzari (90+6’), eta C.D. Mirandeseko Aritz Arambarriri (21’), Said Ricardo de Moraes ‘Riki’-ri (34’), Aitor Uzkudunri (56’) eta Miguel Auriari (70’).

    Parteka ezazu

    Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

    ZU ERETXURIBELTZ

    DENDA

    Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
    NOBEDEA

    Lotutako albisteak

    Garaipena euripean
    Klubaren akziodunen batzar deialdia
    Kanpoan jasotako porrota, aho zapore garratzarekin

    Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

    Privacy Settings saved!
    Configuracion de Privacidad

    Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


    • wordpress_test_cookie
    • wordpress_logged_in_
    • wordpress_sec

    Rechazar todos los servicios
    Acepto todos los servicios

    GABON KANPAINA harpidetza formularioa

    ZU ERE TXURIBELTZ

    Informazio pertsonala


    Aukeratu kokapenak

    Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

    TRIBUNA NAGUSIA
    EKIALDE HANDIA
    PREFERENTZIALA

    Akziodun?


    Ordainketak

    Ordainketa-metodo hobetsia

    Kontu zenbakia

    Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)