Bi puntu ihes egin dute amaieran

Real Unión Club: Irazusta; Aramburu, Espigares, Pérez, Montoro, Seguín (Parada, 92. min.); Rivero (Beobide, 92. min.), Azkue, Oyarzun, Sánchez; Jon Ander (Bravo, 67. min.) (Agirre, 75. min.)

CD Castellón: Alfonso; Kochorashvili, Cristian (Pablo Hernández, 69. min.), Dani Romera, Fabricio (Kone, 69. min.); Óscar Gil, Manu Sánchez, Indias, Raúl Sánchez (De León, 78. min.), Calavera; Antón.

Emaitza (1-1): 1-0, Pérez (68. min.); 1-1, Romera (82. min.).

Epailea: Alonso de Ena. Txartel horia atera die Pérezi (42. min.) eta Arambururi (84. min.) Real Unión taldean eta Koneri (83. min.) eta Romerari (91. min.) CD Castellón taldean.

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 18. jardunaldia. Stadium Gal. 928 ikusle.

Stadium Galera joan diren zaletuek azken minutuetan bi puntu ihes egin duten sentsazioarekin alde egin dute. Irungo taldea bigarren zatian aurreratu da Iván Pérezen bitartez, baina talde bisitariak partida berdintzea lortu du 82. minutuan.

CD Castellónek jabetza gehiago izan du lehen berrogeita bost minutuetan eta aukera onenak ere izan ditu, Irazustak berriro maila bikaina emanez. Bisitarien lehen aukeran, 16. minutuan, irundarren kapitainak gelditu bikaina egin dio Óscar Gilen jaurtiketari. 26. minutuan, Usurbilgoaren esku salbatzailea berriro, CD Castellónek ezker hegaletik ateratako korner bat orraztu ondoren. David Movillak zuzentzen duen taldeak Riveroren bitartez erantzun du lehenik eta Oyarzunen bitartez gero. 29. minutuan, Cabezón de la Salekoak falta atera eta bisitarien atean sartzeko zorian egon da. Eta 36an, Oyarzunen jaurtiketa lehorra, CD Castellóneko defendatzaile bati jo eta kornerrera joan da.

Bigarren denbora irundarren aukera on batekin hasi da. Ezker hegaletik sartu da Seguín, baina bere jaurtiketa kornerrera bidali du Alfonsok. Bigarren zatian gidoia aldatuko zelako abisua zen. 68. minutuan, Iván Pérezek korner bat errematatu eta sare barrura bidali du baloia Real Unión aurretik jartzeko. Nacho Sánchezek buruz buruko jokaldi batean partida irabazteko aukera izan du bost minutu geroago, baina errematea Alfonsorekin egin du topo berriro. 82. minutuan, Koneren jokaldia eta Dani Romerak berdinketa jarri du markagailuan.

David Movillaren mutilek Lezama bisitatuko dute datorren astean, Bilbao Athleticen aurka jokatzeko, igandean, 16:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Udan ere, gozatu kirolaz!
Komunikatu ofiziala
Bisita berezia Stadium Galera

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)