Bidasoa Frutak S.L. Real Uniónen babesle berria da, Irungo erakundearekin lortutako akordioaren ondorioz. Letxunborro Etorbidean du egoitza enpresak, eta 2019an sortu zen. Fruta eta barazkien handizkako eta txikizkako merkataritzan aritzen da establezimendu espezializatuetan. Gaur egun, hamar bat langile eta bost banaketa-furgoneta ditu.
“60 urtetik gorako familia-esperientzia dugu sektorean, eta gaur egun, Irunen, Hondarribian eta Hendaian banatzeaz gain, Donostian, Oiartzunen, Lezon, Pasaian, Zumaian, Orion, Tolosan, Hernanin eta Astigarragan ere baditugu bezeroak. Oso pozik gaude familia txuribeltzaren kide izango garelako”, dio Enekoitz Urtxegi enpresako gerenteak.
“Oso pozik gaude babes berri hau iragartzeaz eta pixkanaka enpresa berriak proiektuarekin bat egiteaz”, adierazi du Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.