Iker Iza, Alain Santafosta, Unai Gordo, Pablo Martinez de Lizarduy, Iñigo Ariztimuño, Iñaki Cabo, Lander Arzuaga, Ander Herrero, Asier Muguruza eta Adrian Navajas izango dira lehen taldeko aurredenboraldi saioetan parte hartuko duten bigarren taldeko jokalariak.
Pasa den denboraldian Real Unionen lehen taldeko entrenamenduetan Real Union Bko jokalarien presentzia ohikoa izan bazen (horietako batzuk debutatzera heldu zirelarik), aurtengo denboraldiari begira pausu berriak eman nahi dira filialarekin bigarren taldetik lehen taldera egin beharreko mailakako hurbiltze lan horretan. Real Union Bko gorputz teknikoa berritzeaz eta indartzeaz gain, kirol arlotik metodologian eta entrenamendu mailan hazi nahi da, hala nola filialeko jokalariek lehen taldearekin duten gertutasunean. Horretarako bigarren taldeko 10 jokalarik Aitor Zulaikaren esanetara entrenatuko dira txandaka aurredenboraldian zehar.
Si ya la pasada temporada fue habitual la presencia de jugadores del Real Unión B en los entrenamientos del primer equipo del Real Unión (habiendo llegado a debutar varios de ellos), de cara a esta temporada son varios los nuevos pasos que se quieren dar con el filial de cara al progresivo acercamiento del segundo equipo hacia el primero. Además de renovar y fortalecer el staff técnico del Real Unión B, desde el área deportiva del club se quiere crecer en metodología y niveles de entrenamiento, así como en cuanto a la cercanía con el primer equipo de más jugadores del filial, para lo que ya desde esta pretemporada un grupo de hasta 10 jugadores del segundo equipo van a ir ejercitándose de manera intermitente bajo las órdenes de Aitor Zulaika.
Nahiz eta batzuk ohikoak izango diren eta beste batzuk txadakatuko diren, Iker Iza, Alain Santafosta, Unai Gordo, Pablo Martinez de Lizarduy, Iñigo Ariztimuño, Iñaki Cabo, Lander Arzuaga, Ander Herrero, Asier Muguruza eta Adrian Navajas izango dira lehen taldeko aurredenboraldi saioetan parte hartuko duten bigarren taldeko jokalariak. Real Union Bk bere ibilera hasten denean (abuztuaren 2rako aurreikusia) harrobiko beste jokalari batzuk bere aukera ere izatea baztertu gabe, beti ere beraien errendimendua eta lehen taldearen beharrak kontutan izanda.