BM Supermerkatuak Real Unión Clubarekin duen babesletza-hitzarmena berritu du

  • BM Supermerkatuak eta Real Unión Clubak babesletza-hitzarmena berritu dute. Horren bidez, enpresak indartu egingo du Irungo taldeari ematen dion babesa; izan ere, hamarkada bat baino gehiago daramate elkarlanean.
  • Hitzarmenak BM Supermerkatuen ingurunearekiko konpromisoari jarraitzen dio, eta tokiko kirolaren aldeko apustua berretsi du.
  • Lankidetza horrek lotura berezia du Irunekin eta Bidasoaldearekin; izan ere, BM Supermerkatuak egoitza, hamaika saltoki eta Uvescoren azpiegitura logistiko nagusiak ditu bertan.

Irun, 2026ko urriaren 19a. BM Supermerkatuak beste denboraldi baterako berritu du Real Unión Club de Irun-ekikoo babesletza. Bi erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, eta, horren bidez, BM Supermerkatuak sendotu egin du hamarkada bat baino gehiagoz elkarlanean diharduen Irungo erakundeari ematen dion babesa.

Hitzarmen honen bidez, BMk Real Uniónen ondoan jarraituko du beste denboraldi batez, inguruko klub historikoetako batekin duen lotura mantenduz. Akordioa taldearen kamiseta ofizialean BMren marka agertuz gauzatuko da.

Real Unión Clubeko presidente Igor Emeryren hitzetan: «Aliantza hau duela 15 urte sortu zen, eta ordutik izan dugun harreman estua sendotuz joan da, elkarrekin bizi izan ditugun une onei zein une zailei esker. Real Unión Cluba Irungoa eta Bidasoa eskualdekoa da, baina hazten jarraitzeko kanpora ere begiratzen du. Tokiko nortasun hori eta mundura irekita egote hori bat datoz BMren izaerarekin; izan ere, BM garatzen jarraitzen du, bere jatorria ahaztu gabe».

Akordio honek bi erakundeek Irunekin, Bidasoaldearekin eta tokiko kirolarekin duten konpromisoa indartzen du. Gainera, BMk lotura berezia du eskualdearekin, bertan baititu egoitza, Uvescoren biltegi nagusia eta Arasoko plataforma logistikoa, baita BMren hamaika saltoki ere.

Alfonso Reiriz Uvescoko Marketin eta Sustapen zuzendariaren hitzetan: «BM Supermerkatuentzat, akordio hau tokiko ingurunearekiko konpromisoaren parte da. Enpresak jarduten duen eremuen garapenean laguntzen duten ekimenen alde egiten du. Halaber, harreman estua du bertako abeltzain eta nekazariekin, hurbileko eta kalitatezko produktuak eskaintzeko».

BM Supermerkatuak

BM Supermerkatuak Uvesco Taldearen barruan dago. Taldeak 350 supermerkatu, merkataritza elektronikoko plataforma bat eta lau plataforma logistiko ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Madrilgo Erkidegoan, Ávilan, Kantabrian eta Errioxan jarduten du, eta 7.500 profesional ditu; horri esker, enplegua eta balioa sortzen erreferente da bere ingurunean.

www.bmsupermercados.es

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan
NOBEDEA

Lotutako albisteak

Garaipena euripean
Klubaren akziodunen batzar deialdia
Kanpoan jasotako porrota, aho zapore garratzarekin

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)