985 bozka lortu ditu.
Sanseren aurka Borja Viguerak sarturiko gola otsailean Bigarren B Mailan sarturiko golik onena izan da. Hala aukeratu dute zaleek Footters plataforman egindako bozketan. Bigarren B Mailako partida guztiak zuzenean ikusteko aukera ematen du Footters streaming plataformak.
Real Unioneko aurrelariak 985 bozka lortu ditu, Covandonga taldeko erdilaria den Manu Pozok 764, Extremadura taldeko erdilaria den Kike Marquezek 532 eta CyD Leonesa taldeko aurrelaria den Dioni Villalbak 475. Guztira 2.756 bozka egon dira.
Otsailaren 20an Viguerak sarturiko gola aurtengo denboraldiko bigarrena izan zen Real Unioneko aurrelariarentzat, ligako 5. jardunaldian Barakaldoren aurka lortutakoaren ondoren.