540 bozka lortu ditu.
Borja Vigueraren gola pasa den jardunaldian Bigarren B Mailan sarturiko golik onena izan da. Hala aukeratu dute zaleek Footters plataforman egindako bozketan. Bigarren B Mailako partida guztiak zuzenean ikusteko aukera ematen du Footters streaming plataformak.
Real Unioneko aurrelariak 540 bozka lortu ditu, Zamora taldeko erdilaria den Carlos Ramosek 491 eta Lleidu Esportiu taldeko erdilaria den Marc Martinezek 54. Guztira 1.085 bozka egon dira.
Viguerak pasa den larunbatean sarturiko gola aurtengo denboraldiko bigarrena da Real Unioneko aurrelariarentzat, ligako 5. jardunaldian Barakaldoren aurka lortutakoaren ondoren.