Real Unión Club: Irazusta; Aramburu, Montoro, Espigares, Azkue (Gagua, 79. min.), Seguín; Beobide (Santos, 36. min.), Rivero, Oyarzun (Jon Ander, 88. min.), Sánchez; Bravo (Parada, 79. min.).
CF Intercity: Herrera; Guillem (Gálvez, 84. min.), Eneko, Bellotti, Vadik; Nsue, Pol Roige (Teguía, 65. min), Álvaro, Soldevila (Raúl, 84. min.), Cristo; Etxaniz (Miku, 65. min.) (Xemi, 71. min.).
Emaitza (2-2): 1-0, Bravo (15. min.); 1-1, Bellotti (47. min.); 1-2, Guillem (75. min.); 2-2, Seguín (85. min.).
Epailea: Marta Huerta de Aza. Txartel horia atera dio Seguíni (42. min.) Real Uniónen.
Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 22. jardunaldia. Stadium Gal. 845 ikusle. Partida hasi aurretik minutu bateko isilunea egin da Javier Zabaleta Real Unióneko jokalari ohiarengatik.
Seguínek 85. minutuan sartutako golak puntu bat batzeko balio izan du, Real Uniónek aurrea hartu du baitu markagailuan, baina CF Intercityk partidari buelta eman diolako bigarren zatian.
David Movillaren taldea partidaren erritmoa ezarri nahian hasi da eta lehen gol aukera argia laster iritsi da. 6. minutuan, Espigaresek eskuin hegaletik erdiratu, baloia Seguíni heldu eta Eibarkoaren jaurtiketa Herreraren eskuetara joan da. Nsuek 12. minutuan jarri du bisitarien erantzuna, buruz gora joan den errematearekin. Hurrengoan irundarrek ez dute barkatu. Eskuin hegaletik barneratu Aramburu eta bere erdiraketa Bravok bidali du sareetara. Golaren ostean, irundarren intentsitatea zertxobait jaitsi da eta CF Intercityk baloiaren jabetza hartu du, baina Irazustaren ate aurrean arriskurik sortu gabe.
Irundarren interesentzako zartakoa bigarren zatia hasi bezain laster iritsi da, Bellottiren berdinketarekin bi minutu eskas igaro direnean. Hala ere, Real Uniónek saiatzen jarraitu du. 52.ean, Seguínen erdiraketa eta Bravok ez du asmatu bigarrena egiteko. Aurkariaren arean Nsue izan da aukera izan duena, baina Irazustak ondo eutsi dio baloia kornerrera bidaltzeko. Santosek Beobide ordezkatu du lehen zatian min hartuta zegoelako, eta area kanpotik saiatu da 58. minutuan. Herrera ondo gelditu du. 2-1 posibletik 1-2ra pasa da, Guillemek egina. Kastatik tiratzea tokatzen zen eta horrela iritsi da azken 2-2koa, Seguínek 85. minutuan egindakoa. Eta azken minutuetan Real Uniónek izan du oraindik, Aramburuk buruz Paradaren erdiraketa batera, baina Herrerak ondo gelditu du errematea.
Partidako ezezko nota, Mikuren lesio larria, Montororekin kolpea izan ondoren. Aurrelariak debuta egin du gaur bere talde berriarekin eta zelaira sartu berria zen. Real Uniónek lerro hauek aprobetxatu nahi ditu lehenbailehen errekuperatzeko.