Real Union Rocak 0-1 irabazi dio gaur Tolosari Berazubin, eta bosgarren garaipena jarraian lortu du.
Partidan zehar Roca gola eskuratzeko hainbat aukera izan ditu. Lehen zatian Jon Ortizek izan du, baina Iriartek gelditu egin du jaurtiketa. Bigarren zatian, talde txuribeltzak hainbat aukera izan ditu, hala nola, Arteagak buruz egindako errematea eta Mikel Martinen aukera on bat, atezainaren gainetik baloia bota duena, baina zutoina urratuz joan da. Rocak ez du etsi eta 89. minutuan saria iritsi da, Corvok baloia borrokatu du ezker hegaletik, baloia area barrura sartu du eta Tolosaren defentsak baloia urrundu du, baina aldaratzea Behobideri iritsi zaio, areaz kanpotik gogor jaurti eta garaipenaren gola lortuz.
Garaipen honekin Real Union Rocak 23 puntu ditu eta bigarren da sailkapenean. Datorren astean Anaitasuna hartuko du Stadium Galen.
TOLOSA CF: Ander Iriarte; Aitor Aguirre (59, Iker Unzurrunzaga), Jokin Cipitria (81′, Ander Cipitria), Odei Martínez (79′, Xabier Goikoetxea), Iñigo Azurza, Endika Iriarte, Luken Larrañaga, Ander Zubillaga, Yaret Cascante, Aitzol Mendizabal (69′, Xabat Aizpurua), Beñat Rodrigo (66′ Enaitz Tardio).
REAL UNIÓN ROCA: Odei Rodríguez; Ander Fernández, Axel Arrikarte, Unai Arteaga, Aimar Labaka; Mikel Martin (83′, Fermín Corvo), Manu Pinillos, Markel Mancisidor (54′ Eneko Behobide), Peru Martínez Barranco (69′, Asier Unsain); Jon Ortiz, Brice Ghussein (89′, Nicolás Chouza).
GOLAK: 0-1, Eneko Behobide (89′).
EPAILEA: Julen Lasarte González. Ez da txartelik egon.