Real Union Clubek 5 – 0 irabazi dio bart Gimnastica Segovianari, talde txuribeltzaren bigarren garaipena jarraian lortuz.
Partida modurik onenean hasi da Albert Carboren taldearentzat. Laugarren minutuan Abel Pascualek Sergio Benitori heldu dio bisitarien area zuzentzen ari zenean, eta epaileak partidako lehen gorria atera du. Zortzi minutu geroago iritsi da partidako lehen gola, penaltiz izan da. Juan Silvak eskuarekin gelditu du Finley Munroe-ren errematea eta epaileak penaltia adierazi eta Juan Silva kanporatu du. Bigarren gola 21. minutuan iritsi da. Finley Munroek falta bat atera du ezker hegaletik eta Victor San Bartolomek buruz errematatu du bigarrena egiteko. Eta bost minutu geroago Victor Eimilek area barruan egin du Irungo taldearen hirugarren gola.
Bigarren zatian Real Union Clubek errenta handitzea eta gol-average partikularra iraultzea lortu du. Victor San Bartolomek, Aranzaberen erdiraketa on baten ondoren, laugarrena lortu du, eta Dani Garridok jarri du 5-0ekoa.
Garaipen honekin Real Union Cluba hamaikagarren da sailkapenean 26 punturekin. Datorren astean Barakaldora joango da Barakaldo C.F.-ren aurka jokatzeko.
REAL UNIÓN CLUB: James Wright; Víctor Eimil, Alberto Quintana, Iñaki Olaortua (46’, Joseca Márquez), Javi Domínguez, Finley Munroe (46’, Aitor Aranzabe); Iker Bilbao (69’, Quique Rivero), Ander Vidorreta, Víctor San Bartolome (69’, Koldo Obieta), Berto Cayarga (69’; Dani Garrido); Sergio Benito.
GIMNÁSTICA SEGOVIANA: Pablo Carmona (55’, Changyi Li); Juan Silva, Abel Pascual, David López, Rubén Yubero; Manuel Olmedilla, Hugo Díaz (46’, Hugo Marcos), Juan de la Mata (62’, Pedro Astray); Ignacio Tellechea, Miguel Berlanga (46’, Rodrigo Ibañes), Diego Gómez.
GOLAK: 1-0, Sergio Benito (p., 12’). 2-0, Víctor San Bartolomé (21’). 3-0, Víctor Eimil (26’). 4-0, Víctor San Bartolomé (61’). 5-0, Dani Garrido (75’).
EPAILEA: David López Jiménez. Txartel horia Real Unioneko Finley Munroeri, eta Gimnástica Segovianako Manuel Olmedillari (22’), Pedro Astrayri (24’), Juan de la Matari (27’), Diego Gómezi (64’), Hugo Marcosi (87’), eta txartel gorriak Abel Pascuali (4’) eta Juan Silvari (11’).