Hurrengo bi denboraldietarako sinatu du, hirugarren denboraldi baterako aukerarekin.
Real Unionek eta Carlos Bravok akordio batera iritsi dira aurrelari madrildarrak hurrengo bi denboraldiak Irunen jokatzeko, hirugarren denboraldi baterako aukerarekin.
Carlos Bravo Exposito (Madril, 1993), Real Madrideko harrobian hezia, honako talde hauetan jokatu du bere ibilbide profesionalean zehar: Real Madrid C, Moscardo, AD Parla, Inter de Madrid, CD Mostoles, UB Conquense, Union Adarve, SD Ponferradina, Rayo Majadahonda, SD Ponferradina eta CyD Leonesa. Azken denboraldi honetan 24 partida jokatu eta 4 gol sartu ditu.
“Carlos Bravo nauzue, Real Unioneko jokalari berria. Familia honetako kidea izateaz harro nago. Elkarrekin helburu handiak lortuko ditugula uste dut. Ea asteburuetan Galen elkar ikusteko aukera izaten dugun. Laister ikusiko gara elkar. Aupa Union!”, adierazi du jokalariak sare sozialetan zabaldutako bideo batean.