Carlos Bravok eta Chema Núñezek ez dute Real Uniónen jarraituko datorren denboraldian.
Carlos Bravo Expósito (Madril, 1993), Real Madrilen harrobian hezia, 2021eko uztailean iritsi zen Irunera, bere ibilbide profesionalean zehar honako talde hauetan jokatu ondoren: Real Madrid C, Moscardó, AD Parla, Inter de Madrid, CD Móstoles, UB Conquense, Unión Adarve, SD Ponferradina, Rayo Majadahonda, SD Ponferradina eta CyD Leonesa. Azken denboraldi honetan 34 partida jokatu ditu guztira (31 Lehen Federazioko II. Multzokoak, bat Errege Kopakoa eta bi RFEF Kopakoa), eta guztira 5 gol sartu ditu.

José Manuel Núñez Martín (La Puebla del Río, 1997), UD Almeríako harrobian hezia, 2021eko abuztuan iritsi zen Irunera, ondorengo taldeetan jokatu ondoren: UD Almería, Albacete Balompié (utzita), UD Almería, Albacete Balompié, Real Betis B (utzita) eta Albacete Balompié. Azken denboraldi honetan 21 partida jokatu ditu guztira (15 Lehen Federazioko II. Multzokoak, bi Errege Kopakoak eta lau RFEF Kopakoak), eta guztira 3 gol sartu ditu.
Real Uniónek profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zorte ona opa nahi die.