Carlos Bravok irabazi du III. Bidasoa Deportes Saria Goleatzaile Nagusiari.
Madrildarrak 7 gol sartu ditu, Sergio Llamasek bezala, baina Bravoren koefizientea hobea da, partida gutxiago eta minutu gutxiago jokatu baititu denboraldian zehar. Sailkapenean Mikel Pradera eta Nacho Sánchez daude 5 golekin, Quique Rivero eta Alain Oyarzun 4 golekin, Mario Capelete eta Kun Temenuzhkov 3 golekin, Gorka Kijera eta Alejandro Barbudo 2 golekin eta Gexan Elosegi, Iván Pérez, Jagoba Beobide eta Anatz Elizondo gol batekin.
Sariak 38 partida ofizial zenbatu ditu, Lehen RFEF Footterseko I. Multzoko 37 jardunaldi (Extremadura UD taldearen aurkako partida ez zen jokatu) eta Palentzian jokatutako Errege Kopako partida.
Sariaren lehen edizioa Jorge Galánek irabazi zuen eta bigarrena Sergio Llamasek.