Real Uniónek eta Carlos Garcíak akordioa lortu dute entrenatzaile irundarrak denboraldi bat gehiago Real Unión Roca zuzentzen jarraitzeko.
Carlos García Frailek (Irun, 1981) 20 urte baino gehiagoko esperientzia du Gipuzkoako futbolean entrenatzen. 2001/02 denboraldian hasi zuen bere ibilbidea aulkietan, CD Mariñon. Talde horretan jarraitu zuen 2010/11 denboraldira arte, maila guztietatik igaroz eta Lehen Mailako Erregional taldearekin garai hartako Gorengoen Mailara igotzea lortuz. 2011/12 denboraldian Real Uniónen sartu zen, kadete eta jubenil mailako taldeak entrenatuz. SD Lengokoak eta Martutene KE taldeetan aritu ondoren, 2016/17 denboraldian Pasaia KE taldean aritu zen bigarren entrenatzaile gisa, hurrengo urtean Hirugarren Mailara igotzea lortu zuen taldeko entrenatzaile bezala eta 2020/21 denboraldian Bigarren B Mailara igotzeko fasea jokatu zuen. 2022ko martxoan Real Unióneko bigarren taldearen ardura hartu zuen.
Real Unión Rocak Ohorezko Erregional Mailako 1. Multzoko bederatzigarren postuan amaitu du denboraldia 47 punturekin, 12 partida irabazita, 11 berdinduta eta 11 galduta.