SD Euskalduna: Pajares; Setién, Azpillaga, Mendizabal, Toledo; Etxeberria (Lavaud, 71. min.), Extremera (Badallo, 71. min.), Iruin (Iturrarte, 46. min.), Ipintza, Arabaolaza; Parada (Sánchez, 46. min.).
Real Unión B: Flores; Arteaga, Cabo (Blanco, 69. min.), Gordo, Sagredo; Olaciregui, García (Chacón, 79. min.), Ollo (Letamendia, 59. min.), Corvo; Herrero (Sánchez, 79. min.), Palenzuela (Abad, 72. min.).
Emaitza (2-4): 0-1, Palenzuela (12. min.); 0-2, Palenzuela (23. min.); 0-3, Palenzuela (42. min.); 1-3, Sánchez (48. min.); 1-4, Gordo (62. min.); 2-4, Badallo (86. min.).
Epailea: Jagoba Iturriaga Azpeitia. Txartel horia atera zien Etxeberriari (44. min.) SD Euskalduna taldean eta Cabori (38. min.), Gordori (56. min.) eta Olacireguiri (85. min.) Real Unión B taldean.
Bestelakorik: Erregional Gorengoen Mailako 1. Multzoko 11. jardunaldia. Ubitarte. 200 ikusle inguru.
Carlos Garcíaren mutilek beste garaipen bat lortu dute, oraingoan SD Euskaldunaren aurka, lehen zatian erabakita utzi zuten partida bikain batean. Palenzuelak 12., 23. eta 42. minutuetan sartutako hiru golei esker partida bideratuta zegoela iritsi ziren atsedenaldira. Sánchezek 1-3koa jarri zuen bigarren zatia hasi eta berehala, baina Gordok berriro sartu zuen irundarrentzat gola 62. minutuan lasaitasuna itzultzeko. Azken 2-4koa 86. minutuan iritsi zen, Badalloren bidez.
Orioko FT eta Universidad de Deusto FC taldeen porrotei esker, Carlos Garcíaren mutilak lehen postuan daude 23 punturekin. Datorren asteburuan Oiartzun KE hartuko dute Galeko anexoan.