CD Badajozek Stadium Galeko hiru puntuak eskuratu ditu

Talde bisitaria Adri Cuevasen bitartez aurreratu da. Barbuk 83.ean berdindu du baina hurrengo minutuan Sergio Benitok 1-2koa egin du.

Real Unión Club: Irazusta; Santos, Senar, Ruiz, Kijera (Capelete, 73. min.); Beobide, Oyarzun (Seguín, 67. min.), Temenuzhkov (Llamas, 67. min.), Vivancos, Sánchez (Barbu, 73. min.); Bravo (Pradera, 77. min.).

CD Badajoz: Limones; Dani Fernández, Pardo, Gorka Pérez, Barri; Adri Cuevas (Truyols, 80. min.), Sergio Benito (Miguel Núñez, 86. min), Zelu (Clemente, 68. min.), Antonio Otegui (Gorka Santamaría, 86. min.), David Concha (Tahiru, 80. min.); Aitor Pascual.

Emaitza (1-2): 0-1, Adri Cuevas (74. min.); 1-1, Barbu (83. min.); 1-2, Sergio Benito (84. min.).

Epailea: Miguel Sesma Espinosa (Errioxa). Txartel horia atera dio Oyarzuni (43. min.) Real Uniónen aldetik eta Pardori (26. min.), Adri Cuevasi (44. min.), Aitor Pascuali (54. min.) eta Gorka Pérezi CD Badajozen aldetik.

Bestelakorik: 1. RFEF Footters-ko I. Multzoko bostgarren jardunaldia. Stadium Gal. 700 zaletu inguru. Partida hasi baino lehen, minutu bateko isilunea egin dute Patxi Quiroga Real Unioneko jokalari ohiaren omenez.

Bigarren porrota jarraian jaso du Real Unionek etxean, estrategiari esker hiru puntuak eskuratu dituen CD Badajozen aurka.

Lehen aukera argia 6. minutuan iritsi da, Nacho Sanchezen bitartez. Area ertzean errekortea egin, baina bere jaurtiketak ondo urrundu du Limonesek. Nacho Sanchez bera izan da hegaletik sartu dena 28. minutuan, baina bere erdiraketara Bravo ez da ondo iritsi, eta ez du asmatu Limonesen aurrean. Lehen zatian ezer gutxi gehiago, zelaian ondo kokatuta egon diren bi talderekin.

Alain Oyarzunek Limones probatu du bigarren zatia hasi eta berehala, baina jaurtiketa gurutzatua Badajozeko atezainaren eskuetara joan da. 74. minutuan CD Badajoz markagailuan aurretik jarri da Adri Cuevasek sartutako golari esker. Ez ditu besoak jaitsi Real Unionek, saiatu eta aukerak sortzen jarraitu du, 83. minutuan Barburen burukada batek partida berdintzeko balio izan duen arte. Hala ere, gutxi iraun dio pozak Aitor Zulaikaren taldeari. Hurrengo jokaldian Badajoz Jon Irazustaren ate aurrean jarri da eta atezain irundarrak kornerrera bidali du baloia. Kornerraren irteeran, Sergio Benitok 1-2koa jarri du markagailuan.

Real Unionek 6 puntu ditu sailkapenean eta hurrengo jardunaldian Rayo Majadahondari egingo dio bisita. Norgehiagoka igandean jokatuko da, 12:00etatik aurrera.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Martxan 2024/25 denboraldiko Real Uniónen Futbol Eskolako izen-emateak
Real Uniónek etxetik kanpo hasiko du liga Barça Atlèticen aurka
"Uste dut oso proiektu ilusionagarria dela"

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)