Cepinsa, Real Uniónen babeslea

Real Uniónek eta Cepinsak akordioa lortu dute eta enpresa klubaren laguntzaile bihurtuko da. Irungo Aduana kalean salmenta puntua du, eta Bidasoa eskualdean erreferente handia da. “Pinturaren eta estalduren sektorean 70 urte baino gehiago daramagun Gipuzkoako familia-enpresa bat gara. Gure aitonak Central de Pinturas sortu zuen Grosen, pintura-tailerrei eta partikularrei zerbitzua emateko. Urte batzuk geroago gure gurasoak sartu ziren eta 80ko eta 90eko hamarkadetan, negozioaren hedapenarekin, Arrasaten, Irunen, Bilbon eta Oiartzunen dendak ireki genituen. Urte horietan, gainera, T-kron markako bazkide fabrikatzaile izatera pasatu ginen”, adierazi du Ainhoa Álvarezek, eta honako hau gehitu du: “Real Unión babesten duen enpresa talde honetako kide izatea urrats naturala da guretzat, duela urte batzuetatik klubarekin elkarlanean ari baikara. Asko hazten ari da eta ilusioz beteriko proiektu honetan parte hartu nahi dugu. Urteekin irabazten joan garena itzultzeko modu bat da: tartean egotea, maitasuna, gertutasuna, etab.”.

Gaur egun, Cepinsak bost salmenta-gune ditu, eta komertzialen sare bat, bai profesionalei bai partikularrei zerbitzua eta arreta emateko, beren etxeei, negozioei, karabanei eta abarri ukitu bat ematera animatzen direnean laguntzeko.

Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak adierazi duenez, “Cepinsa aspalditik ari da Real Uniónekin elkarlanean, eta babes-akordio hau modu naturalean ematen da. Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiot Cepinsaren familiari urte hauetan guztietan gurekin egoteagatik eta babesa emateagatik, eta etapa berri honetan klubarengan konfiantza izaten jarraitzeagatik”.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Fran Justok ez du Real Unióneko entrenatzaile izaten jarraituko
Arenasek "Irun Hiria" Beteranoen VII. Torneoa irabazi du
Real Uniónek Birminghamen kontzentratuko da aurredenboraldian

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.


  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)