Real Uniónek eta Charly Pérezek akordioa lortu dute atezain valentziarrak Irunen jarraitzeko beste denboraldi batez.
Carlos Manuel Pérez Sánchezek (Chiva, 2002) Valentzia Mestalla eta Castellón B taldeetan jokatu zuen, eta internazionala izatera iritsi zen 19 urtez azpiko selekzioarekin, joan den neguko merkatuan Irunera iritsi aurretik. Denboraldi honetan 7 partida jokatu ditu guztira. Klubak eskerrak eman nahi dizkio Charly Perezi bere konpromisoagatik.