David Fernández Fernández (Cangas del Narcea, 2001) Real Unión Clubeko jokalaria izango da bi aldee erdietsi duten akordioaren ostean. Erdiko atzelariak hurrengo denboraldirako fitxatu du.
David Fernández, UP Langreo taldetik dator. Bertan azken hiru denboraldietan aritu da, lehen eta bigarren taldeetan lan eginda.
Sporting de Gijón klubeko harrobian hazia, bigarren taldean bi denboraldi jokatu ditu, lehen taldearekin entrenatzen zuen bitartean.