Ostegun honetan Palmera Monteron egindako Ez-ohiko Batzar Orokorrak aho batez izendatu du David González Real Unióneko Administrazio Kontseiluko kide berria.

David González Ardila (Irun, 1978) Hondarribian bizi da, ikasketak Frantzian egin zituen eta hondakinak kudeatzeko Irungo enpresa batean egiten du lan, operazioen zuzendari gisa, duela 26 urtetik. Real Unióneko abonatua eta akzioduna da.
Honela geratzen da orain Real Unióneko Administrazio Kontseilua: Igor Emery Echegoyen (presidentea), Juan Mancisidor Lusa (presidenteordea), Josu Imanol Reta Decoreau (idazkaria), Hervé Etcheverry (idazkariordea), Amaia Festa Itsaso (kontseilaria), Iñigo Olaizola Alcorta (kontseilaria), Álex Arieta-Araunabeña Olano (kontseilaria), Óscar Galán Martínez (kontseilaria), Joseba Bereau Irastorza (kontseilaria), Iñaki Solbes Ponte (kontseilaria) eta David González Ardila (kontseilaria).