Real Unióneko Administrazio Kontseiluak David Movilla lehen taldeko entrenatzaile bezala ez jarraitzea erabaki du. Gaur egun hamaseigarren postuan dago 30 punturekin Lehen Federazioko 2. Multzoan. Borja Agirretxuk (bigarren entrenatzailea) eta Víctor Martínek (prestatzaile fisikoa) ere ez dute jarraituko. Gaur goizean agur esan diete plantilla eta klubeko langileei.
Movillak 14 partida zuzendu ditu guztira (ligako 13 eta Errege Kopako bat), 4 garaipen, 2 berdinketa eta 8 porroteko balantzearekin, aldeko 11 goleko eta kontrako 17 goleko balantzearekin.
Real Uniónek profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zorte ona opa nahi die.