Zazpigarren da sailkapenean Real Union B 8 punturekin.
Añorga KKE: Aizpurua; Uranga, Alfonso, Yarza, Benegas (Amiano, 81. min.); Andonegui, Unanue, Aiestaran (Merino, 65. min.), Urain (Otxoa de Eribe, 72. min.), Manterola (Aramendi, 78. min.); Berridi (Azpirotz, 67. min.).
Real Unión B: Iza; Martinez de Liza (Herrero, 60. min.), Lazkanoiturburu, Garcia Echarri, Gordo; Vargas (Gonzalez, 51. min.), Vicente (Aperribay, 60. min.), Pagola, Rodrigo (Muguruza, 67. min.), Fernandez (Garcia Ettaouil, 67. min.); Navajas.
Emaitza (3-0): 1-0, Manterola (51. min.); 2-0, Uranga (53. min.); 3-0, Azpirotz (penaltiz, 71. min.).
Epailea: Jorge Rubio Ortega. Txartel horia atera zion Benegasi (64. min.) Añorgaren aldetik eta Martinez de Liza (28. min.), Vargas (43. min.) eta Garcia Echarriri (70. min.) Real Union Bren aldetik.
Bestelakorik: Ohorezko Erregional Mailako I. Multzoko zortzigarren jardunaldia. Rezola, ateak itxita.
Esku hutsik bueltatu ziren Kepa Esnaolaren mutilek Añorgatik bigarren zatian hiru gol jaso eta gero. Orain dela hiru aste Ordiziaren kontra denboraldiko bigarren garaipena lortu ondoren galtzea tokatu zitzaion berriro Real Union Bri larunbatean.
Añorgatarren lehenengo gola neurketaren bigarren zatia hasi eta berehala etorri zen, 51. minutuan, Manterolaren bitartez. Bi minutu beranduago Urangak bigarrena egin zuen donostiarrentzat eta 70. minutuan Azpirotzek hirugarrena. Zazpigarren da orain Real Union B sailkapenean 8 punturekin. Datorren astean Allerruren kontra arituko dira Kepa Esnaolaren mutilak. Sailkapenean zortzigarren dira lezotarrak 7 punturekin.