Nacho Sanchez, Real Unioneko jokalari berria hurrengo bi denboraldietarako.
Real Unionek eta Nacho Sanchezek akordio batera iritsi dira eskuin hegaleko jokalaria kanariarrak hurrengo bi denboraldiak Irunen jokatzeko.
Ignacio Agustin Sanchez Romo (Las Palmas de Gran Canaria, 1993), UD Logroñeseko eta CD Numanciako harrobietatik pasa ondoren SD Almazanen jokatu zuen. CD Numanciara bueltatu eta bertan 5 denboraldi eman ondoren, azken denboraldi hau Marbellan egin du. Bertan 25 partida jokatu ditu, horietatik 16 txapelketako lehen fasean, 7 bigarren fasean eta beste 2 Errege Kopan.
“Nacho Sanchez nauzue. Oso pozik nago Real Unionen izateaz eta denboraldia hasteko irrikitan. Galen ikusiko gara!”, adierazi du jokalariak sare sozialetan zabaldutako bideo batean.