Asteazken honetan, neguko merkatua itxi ondoren, Real Unióneko lehen taldearen argazki ofiziala egin da Stadium Galen.
Taldeko argazkiaz gain, banakako argazkiak ere egin dira, datozen egunetan klubaren webgunean eta sare sozialetan ikusi ahal izango direnak. Saioan ezin izan da egon Unai Agirre, atzo ebakuntza egin baitzioten masailezurra hautsi eta hondoratu zitzaiolako.
Argazkia fdefotok egin du. Bere argazkilaria, Fernando Vergara, Real Unióneko argazkilari ofiziala da.