Hasi berri den 2022/23 denboraldirako Real Unióneko lehen taldearen argazki ofizialak asteazken honetan egin dira Stadium Galen instalazioetan.
Taldeko argazkiaz gain, jokalari bakoitzak banakako argazkiak ere baditu, eta datozen egunetan webgunean, sare sozialetan eta klubeko karteletan ikusi ahal izango dira.
Argazkiak fdefoto enpresak egin ditu, Fernando Vergara Real Unióneko argazkilari ofizialaren bidez.