Real Unionek 0-1 galdu du gaur eguerdian Ourense CF-ren aurka, Stadium Galen, eta talde txuribeltzaren denboraldiko lehen porrota da etxean.
Real Union-ek hainbat aukera izan ditu lehen zatian markagailuan aurrea hartzeko, baina Marqueta, Ourenseko atezaina, bikain aritu da Victor San Bartolomeren aukeran 12. minutuan, Iker Bilbaorenean hurrengo jokaldian eta Sergio Benitoren eskuz-eskuan 26. minutuan.
Lehenengo aukera ona Sergio Benitorena izan da, eskuineko zutoinetik oso gertu joan den jaurtiketa batekin, eta hurrengoa Koldo Obietak buruz egindako erremate bat izan da, Marquetak langara desbideratu duena. Baina 59. minutuan partida Ourense CFren alde jarri da. Sergio Santosek talde bisitariaren erasotzaile bati heldu dio area barruan, epaileak penaltia adierazi du eta Fullanak ez du barkatu hamaika metroetatik Ourenseri hiru puntuak eramateko. Asier Benitok berdinketa lortzeko aukera bat izan du, baina Marquetak berdinketa eragotzi du beste behin.
Datorren astean Real Union Club Lugora joango da CD Lugoren aurka jokatzeko, igandean 15:30ean hasiko den partidan.
REAL UNIÓN CLUB: James Wright; Sergio Santos, Yeimar Mosquera, Iñaki Olaortua, Alberto Quintana (66’, Dani Garrido), Joseca Márquez (62’, Aitor Aranzabe); Quique Rivero (76’, Berto Cayarga), Iker Bilbao, Víctor San Bartolomé (62’, Ander Vidorreta); Sergio Benito, Koldo Obieta (62’, Asier Benito).
OURENSE CF: Raúl Marqueta; Miguel Prado, Moisés Rodríguez (54’, Javier Carbonell), Pedro Alejandro Zalaya, Hugo Sanz; Alejandro Fidalgo, Juanma Bravo (4, Francesc Fullana), Jairo Noriega; Álex Gil (87’, Fernando Andrada), Josema Raigal (87’, Raúl Prada), Gonzalo Di Renzo (54’, Francisco Carmona).
GOLAK: 0-1, Fullana (p., 61)
EPAILEA: Víctor Pérez Peraza. Txartel horiak Sergio Santosi (59’), Iñaki Olaortuari (88’) eta Ander Vidorretari (90+4’) Real Unión Clubean, eta Francesc Fullanari (76’) y Pedro Alejandro Zalayari (90+3’) Ourense CF-en.