Hurrengo partida:

30/01/2022
| 17:00 |
Real Unión Club - Real Valladolid Promesas

Digitarte, Real Uniónen babesle berria

Real Unión eta Digitarte akordio batera iritsi dira eta Gipuzkoako enpresa klubaren babeslea izango da.

Hernaniko Ibaiondo industrialdean dago, eta inprimaketa digitaleko zein euskarri zurruneko lanetan espezializatuta dago. Horrez gain, koadernaketa, laser-grabatua edo ijezketa ere lantzen ditu, formatu txiki eta handian.

“Irtenbide grafikorik onena bilatzen dugu gure bezeroen diseinuetarako. Etengabeko berrikuntza, kalitate gorena eta azkartasuna preziorik onenean, horiek dira gure bereizgarriak. Guretzat harro egoteko modukoa da proiektu berri honekin bat egin ahal izatea. Real Unión aldatzen ari da. Oso azkar egiten ari da, bistan da instalazioetan gertatu diren aldaketei begiratzen badiegu, adibidez, baina oinak lurrean dituela ari da, proiektu sendo batekin, finkatu nahi duena, denboran zehar hazten joateko. Eta hori gure filosofiarekin bat datorrelako gustatzen zaigu”, adierazi du Bittor Hereza Digitarteko arduradunak.

“Gaur egun, Real Unión bezalako erakunde baten kudeaketan, komunikazioa ezinbestekoa da. Teknologia berrien, Interneten eta sare sozialen munduan bizi gara. Eta diseinu on batek izan dezakeen inpaktu bisualak garrantzi handia hartzen du. Zentzu horretan, Digitarte bezalako erreferente baten eskutik joateak lasaitasuna ematen digu. Sektoreko profesional handiak dira. Gainera, Bittor eskualdekoa da, Real Uniónen jarraitzaile sutsua, eta klubarekin kolaboratu du lehenago”, adierazi du Igor Emery Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidenteak.

Parteka ezazu

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDADEA

Lotutako albisteak

Real Unión-Valladolid Promesas igande honetako partida atzeratua
Juper Bat enpresak Real Unión-Valladolid Promesas partidako baloia emango du
Amaieran ihes egin ahal izan duten hiru puntu