Real Unióneko Ongizate, Prestakuntza eta Garapen Pertsonalaren Arloak, ZAIN Kooperatiba Sozialarekin batera, “Kirola haur eta nerabeentzako babesgune eta erdigune gisa” izeneko doako prestakuntza-jardunaldia antolatu du datorren abenduaren 12rako.
Palmera Montero Gunean izango da, 18:00etatik aurrera. Bidasoaldeko kirol erakundeei, entrenatzaileei, arbitroei eta familiei zuzenduta dago.
Izen-ematea doakoa da hurrengo estekan plazak agortu arte: