“Ilusio handiarekin nator, entrenatzen hasteko prest eta ahalik eta jokalari gehien bigarren taldetik lehen taldera igotzera laguntzeko helburuarekin”
Egoitz Sayar Puente (Donostia, 1981) Real Union Bko entrenatzaile berria izendatua izan da. Mariaren Bihotzean, Intxaurrondon, La Sallen, Vasconian eta Astigarragako Mundarron aritu zen Sayar jokalari bezala eta entrenatzaile bezala Mundarron aritu da orain arte.
“Ilusio handiarekin nator, entrenatzen hasteko prest eta ahalik eta jokalari gehien bigarren taldetik lehen taldera igotzera laguntzeko helburuarekin”, adierazi du Sayarrek.