Establezimendua Juan Thalamas Labandibar kalean dago, eta Real Uniónekin lankidetzan arituko da.
Real Unión eta Juan Thalamas Labandibar kaleko Eguzki taberna-jatetxea akordio batera iritsi dira azken hau klubaren laguntzaile izateko. Akordio horren baitan, Eguzki taberna-jatetxeak datorren larunbatean, azaroaren 13an, 17:00etatik aurrera, Stadium Galen Real Unión eta Unionistas de Salamanca CF taldeek jokatuko duten partidako baloia emango du. Eguzki taberna-jatetxearen logoa klubaren webgunean ere sartuko da. Proiektua garatzen ari da une honetan, eta laster argitaratuko da.
2011. urtetik Eva Plazak zuzentzen du establezimendua eta, eguneko menuaz gain, pintxoak, ogitartekoak eta plater konbinatuak eskaintzen ditu, Palmera Montero, Artia eta Dunboa inguruetako bizilagunentzako topalekua izanik. “Klubarekin elkarlanean aritu nahi dugu eta gure aletxoa eman. Espero dezagun larunbat honetan garaipena lortzea eta pixkanaka sailkapenean gora egitea”, adierazi du Plazak.
Hervé Etcheverry Real Unióneko Administrazio Kontseiluko kidearen ustez, “laguntza guztiak ondo hartzen dira eta, zentzu horretan, Eguzki taberna-jatetxea bezalako establezimendu batek gure laguntzaile izatera pasatzeak eta asteburu honetako partidako baloia emateak indarra ematen digu duela aste batzuetatik hona egiten ari garen lan komertzial honi aurre egiten jarraitzeko. Lerro hauek aprobetxatu nahi ditut Evari eskerrak emateko Real Uniónen alde egiteagatik “.