Ekain Azkune (Errenteria, 2001) Real Unión Clubeko jokalari berria da. Bere ibilbidean, Real Sociedaden eta Athletic Cluben harrobietan aritu da, baita Austriako SV Reiden eta Racing Club de Ferrolen ere; azken horretan, Lehen Federazioan jokatzera iritsi zen.
Ekain aurrelari dinamiko eta moldakorra da, hegaleko jokalari gisa ere aritu daitekeena. Bere bertikaltasuna, espazioak erasotzeko duen gaitasuna, desmarke bikainak egiteko dohaina eta aurkariaren area barruan duen sena dira bere ezaugarri nagusiak.
Ongi etorri, Ekain!