Datorren ekainaren 15ean “Irun Hiria” Beteranoen VII. Txapelketa – Iñaki de Mujika Memoriala jokatuko da Stadium Galen, Real Unióneko Beteranoen Elkarteak antolatuta.
Irundarrez gain, Touring KE taldeko beteranoek eta Arenas Club taldeko beteranoek parte hartuko dute txapelketan, egutegi honen arabera:
11:45ean: Real Unión Club – Touring KE
11:30ean: Touring KE – Arenas Club
12:15ean: Real Unión Club – Arenas Club
13:00etan: Sari banaketa

Zozketa bat jarriko da salgai euro bateko prezioan eta bildutakoa helburu solidario baterako erabiliko da.