Datorren ekainaren 24an “Irun Hiria” Beteranoen VI. Txapelketa jokatuko da Stadium Galen, Real Unióneko Beteranoen Elkarteak antolatuta.
2023an, CD Roca historikoaren sorreraren mendeurrena betetzen denean, Real Unióneko Beteranoek izen horrekin parte hartuko dute eta euren koloreak jantziko dituzte. Irundarrez gain, UD Aretxabaletako beteranoek eta Real Sociedad Gimnástica de Torrelavegako beteranoek parte hartuko dute txapelketan, egutegi honen arabera:
10:45ean: CD Roca – UD Aretxabaleta
11:30ean: UD Aretxabaleta – RS Gimnástica
12:15ean: CD Roca – RS Gimnástica
13:00etan: Sari banaketa
Zozketa bat jarriko da salgai euro bateko prezioan eta bildutakoa helburu solidario baterako erabiliko da.
