
Datorren ekainaren 25ean “Irun Hiria” Beteranoen V. Txapelketa jokatuko da Stadium Galeko instalakuntzetan, Beteranoen Elkarteak antolatuta.
Real Unióneko Beteranoen taldeaz gain, Real Racing Clubeko eta Pau FC taldeko beteranoen taldeek ere parte hartuko dute, honako egutegi honen arabera:
- 11:00etan: Real Unión Club – Pau FC
- 11:40etan: Real Racing Club – Pau FC
- 12:20etan: Real Unión Club – Real Racing Club
- 13:00etan: Sari banaketa
Zozketa bat jarriko da salgai euro baten truke eta bildutakoa helburu solidario baterako erabiliko da.