Real Unionek eta SD Eibarrek 2020ko abuztuaren hasieran Ekhi Bravo 2020/2021 denboraldia Irunen utzita jokatuko zuela ezagutzera eman zuten.
Ekhi Bravo jokalari donostiarra lehen taldeko entrenamenduetara batu da gaur goizean Orion, Aitor Zulaikaren esanetara, bere lesioa gainditu ondoren.
Real Unionek eta SD Eibarrek 2020ko abuztuaren hasieran Ekhi Bravo 2020/2021 denboraldia Irunen utzita jokatuko zuela ezagutzera eman zuten.
Antiguokon eta Tolosan jokatu eta gero CD Vitoriara ailegatu zen, non lehen taldeko entrenamenduak eta Eibarreko filiala den CD Vitoriarekin ohiko partehartzeak urte guztian zehar txandakatu zituen.
Jose Luis Mendilibarren eskutik, Errege Kopan debutatzera ailegatu zen Eibarrekin eta Bigarren B Mailara igotzeko kanporaketak jokatu zituen CD Vitoriarekin.