Ekhi Bravok eta Guille Donosok ez dute Real Uniónen jarraituko datorren denboraldian.
Ekhi Bravo Díaz (Donostia, 1997) 2020ko abuztuan iritsi zen Irunera. 2020/21 denboraldian partida bat jokatu zuen, denboraldia normaltasunez egitea eragotzi zioten hainbat lesio izan baitzituen. Errekuperatu ondoren, azken denboraldi honetan Ohorezko Erregional Mailako taldearekin jokatu du.
Guillermo Donoso Álvarez (Gijón, 1995) 2020ko uztailean iritsi zen Real Uniónera, eta 2020/21 denboraldian 13 partida jokatu zituen Aitor Zulaikak zuzentzen duen taldearekin, Bigarren B Mailako II. Multzoko A Azpimultzoko lehen faseko 7 partida, eta Real Uniónek Lehen RFEFerako postua lortu zuen bigarren faseko 6 partida. Azken denboraldi honetan Palencia CF taldean jokatu du utzita.
Real Uniónek eskerrak eman nahi dizkie profesionaltasunagatik eta zorte ona opa die etorkizunean.