Ekhi Senarrek ez du Real Uniónen jarraituko datorren denboraldian.
Osasunako harrobian hezia, SD Huescari utzita jokatu ondoren, Ekhi Senar Redondo (Barañain, 1990) Real Uniónera 2012an heldu zen utzita, Irunen denboraldi erdia jokatzeko. Osasunara itzuli eta Lleida Esportiutik pasa ondoren, 2016an itzuli zen Irunera, eta klubean zazpigarren denboraldia du aurtengoa.
Harrezkero, guztira 216 partida ofizial jokatu ditu (ligako 170 Bigarren B Mailan, ligako 25 RFEF Footters Lehen Mailan, Errege Kopako 2 eta RFEF Kopako 19), guztira 8 gol sartuz (7 ligan Bigarren B Mailan eta beste bat RFEF Footters Lehen Mailan).
Denboraldi honetan 25 partida jokatu ditu Aitor Zulaikaren aginduetara, guztiak Lehen RFEF Footterseko I. Multzokoak, guztira 2.045 minutu pilatuz.
Real Uniónek bere profesionaltasuna eskertu eta etorkizunean zortea opa nahi dio. Klubak omenaldi ekitaldi batean lanean ari dela jakinarazi nahi du, kluba eta zaletuak merezi duten bezala agurtzeko.