elchicodeloscartuchos.com enpresak Real Unióneko babeslea izango da, bi aldeek akordioa lortu ondoren. Hondarribia kaleko 41. zenbakian dago, eta tinta-kartutxoak eta marka guztietako inprimagailuak saltzen ditu, originalak eta bateragarriak.
“Gure egitekoa bezeroen konfiantza bermatzea da, haien beharrak gure onuren aurretik jarriz, denboran zehar harreman iraunkorrak ezartzeko eta sektore horretan Bidasoako eskualdean duten erreferentziazko establezimendua izateko”, adierazi du Iker Ascorbebeitiak, elchicodeloscartuchos.com-eko arduradunetako batek, Tatiana Parienterekin eta Ainara Martínezekin batera.
Enpresa bere zerbitzuan duen azkartasunagatik eta eraginkortasun profesionalagatik nabarmentzen da, baita bere kalitatearen eta prezioaren arteko erlazioagatik ere.
Igor Emery, Real Unióneko Administrazio Kontseiluko presidentea, pozik agertu da “lortutako akordioagatik eta gugan jarritako konfiantzagatik. Ikusten dugu enpresak eta saltokiak bat egiten ari direla ilusioz betetako proiektu honekin. Beste batzuetan esan dudana errepikatzen dut: bat egin nahi duen orok atea irekita dauka, gurekin harremanetan jarri besterik ez du egin behar, eta pozik azalduko diogu proiektua”.