Fran Justo Real Unióneko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Stadium Galeko prentsa aretoan, taldeak igandean Unionistas de Salamanca taldearen aurka jokatuko duen partidaren atarian.
Teknikariak onartu duenez, “Sestaokoa digeritu eta jarraitu egin behar dugu. Ez dago kexatzeko astirik. Itsasoratu garen 8 asteko etapa honetan argi genuen denetarik egongo zela. Garaipena izan genuen, beste porrot bat izan dugu gure gogoz kontra. Ateetatik barrura egin behar genituen analisiak eginda daude, baina aurrera begiratu behar da, gure etxean jokatzen dugu, gure jendearekin, eta aukera bat dugu pauso garrantzitsu bat emateko. Prest gaude”.
Kazetarien galderei erantzunez, Justok aitortu duenez, Unionistas de Salamancak “Lehen Federazioaren meritu handiena duen taldeetako bat da, zaletuei, zuzendaritzari, jokalariei eta teknikariei dagokienez. Lan zoragarria egiten ari dira. Oso ondo lehiatzen da, beti borrokan dabilen taldea da. Lehiatzeko moduaren adibide bat da, baina baditu bere ahulguneak ere”.
“Elkartuta egon behar dugu. Lehengoan, Sestaotik etorri ginenean, zaletuak gure zain zeuden. Jendea igandean etortzera animatzen dut, animatzera, laguntzera… behar ditugu. Orain batu nahi ez duena edo kritikatu nahi duena… uste dut ez dela behar duguna. Aurrera begiratu eta jarraitu, jarraitu eta jarraitu behar dugun une honetan gaude”, amaitu du.
Lehen Federazioko 1. Multzoko 33. jardunaldiko partida igandean jokatuko da, Stadium Galen, 18:00etatik aurrera.