Hurrengo partida:

1/10/2023
| 18:00 |
Unionistas - Real Unión Club

“Emakumea, Kirola & Enpresa” Foroa

Real Uniónek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “Emakumea, Kirola & Enpresa” foroa antolatu dute. Hitzordua datorren asteazkenean, maiatzak 17, izango da, 18:00etatik aurrera, Ficoban, Patricia Rodríguez, Aintzane Encinas, Ane Saseta, Amaia Festa eta Ainara Manterolaren parte-hartzearekin. Euren ibilbidea errepasatuko dute eta emakume izateak eta kirol praktikak euren ibilbide profesionaletan izan duten eragina azalduko dute: lortutako esperientzia, zailtasunak, oztopoak, erronkak, emakumeen lidergoa…

Parte-hartzaile bakoitzaren hitzaldien ondoren, solasaldi txiki bat antolatuko da, bertaratutakoek galderak egiteko edo sortzen diren zalantzak argitzeko aukera izan dezaten. Ane Sanzberro kazetariak moderatuko du ekitaldia.

Hizlarien profil txikia

Patricia Rodríguez

ADEn lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta Nazioarteko Kudeaketako Masterra Parisko ISCn. Bere ibilbidea PwC-n hasi zuen eta bertan 9 urte eman ondoren, etapa profesional berri bat hasi zuen kirol kudeaketan. 2014an, SD Eibar talde igo berriaren finantza-zuzendaritza hartu zuen, eta, bi urteren ondoren, klubeko zuzendari nagusi bihurtu zen. 2019an Elche CFko CEO bihurtu zen, LaLigako lehendakariordetzarekin batera. 2021ean Granada CFra joan zen kontseilari gisa, eta 2022aren amaieran RCTSSren gerentzia hartu zuen bere gain.

Aintzane Encinas

LaLigako enbaxadorea. TXIMIST Fundazioko eta Gaben Club Deportivoko presidentea. Realeko entrenatzailea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua. Kirol Kudeaketa eta Zuzenbideko Masterra. Coach profesionala.

Ane Saseta

Nazioarteko igerilaria eta Espainiako txapelduna junior mailatik absolutura. Giza Nutrizioan eta Dietetikan graduatua, Euskal Herriko Unibertsitatean. Kirol Nutrizioan eta Elikadura Nahasmenduetan espezializatua. CD Bidasoa XXIeko presidentea 2018tik. Espainiako Igeriketa Federazioko zuzendaritza batzordeko kidea eta “Emakumea eta Ura” ataleko ordezkaria 2020tik.

Amaia Festa

Hondarribitarra, 1974an jaioa. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua ESTEn,
Deustuko Unibertsitatea. Transportes Argitrans-eko administratzaile solidarioa.

Ainara Manterola

Zuheganen sortzailea eta bazkidea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua, mugimenduaren kalitatean, indar-entrenamenduan eta lesioen errekuperazioan espezializatua. Lehen Mailako eta nazioarteko futbolari ohia futbolari zein prestatzaile fisiko gisa.

Ekitaldia doakoa da, baina beharrezkoa da maiatzaren 16a baino lehen izena ematea, formulario honen bidez:

https://www.eventbrite.com/e/entradas-foro-mujer-deporte-empresa-634570616797.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

"Gai izan behar dugu gure bertsiorik onena ateratzeko"
Real Uniónek Luancon galdu eta RFEF Kopatik kanpo gelditu da
Garaipena eta lidergoa!

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)