Hurrengo partida:

11/02/2023
| 19:00 |
Real Sociedad B - Real Unión Club

Eromena Galen!

Real Unión Club: Irazusta; Aramburu, Montoro, Pérez, Parada; Agirre (Luque, 78. min.), Beobide, Oyarzun (Bravo, 59. min.), Aitor Seguín (Gagua, 88. min.), Sánchez; Jon Ander (Jaso, 88. min.).

SD Amorebieta: Magunagoitia; Mier, Etxeita, Rodríguez, Iker Seguín; Izeta (Albisua, 72. min.), Sibo (Buján, 72. min.), Iturraspe (Cantón, 61. min.), Rayco, Dorrio (López, 84. min.); Jauregi (Pradera, 84. min.).

Emaitza (4-3): 0-1, Jauregi (1. min.); 0-2, Jauregi (15. min.), 1-2, Sánchez (19. min.); 2-2, Aramburu (22. min.); 2-3, Jauregi (45. min.); 3-3, Sánchez, penaltiz (62. min.); 4-3, Sánchez, penaltiz (76. min.).

Epailea: Alberto Fuente Martín. Txartel horia atera die Agirreri (6. min.), Sánchezi (70. min.), Pérezi (84. min.) eta Arambururi (85. mn.) Real Uniónen eta Sibori (13. min.), Magunagoitiari (61. min.) eta Mieri (75. min.) SD Amorebietan.

Bestelakorik: Lehen Federazioko 2. Multzoko ligako 7. jardunaldia. Stadium Gal. 1.000 ikusle inguru.

Eromena Stadium Galen gaur eguerdian bizi dena, Real Uniónek SD Amorebieta 4-3 mendean hartu baitu, hamabost minutura 0-2 galtzen ari zen partidan. Talde bisitariak aurrea hartu du 30 segundo zihoaztenean, irundarrek baloia galdu ondoren erditik atera eta gero. Baloi sakon batek ustekabean harrapatu du Real Uniónen defentsa eta Jauregi bakarrik gelditu da Irazustaren aurrean bisitariak aurreratzeko. 7. minutuan izan du 0-2koa Izetak, Montorok galdu duen baloiaren ostean, baina baloia gurutzatuegi joan zaio. Hurrengo jokaldian ez du barkatu aurkariak. Jauregik area kanpotik egindako jaurtiketa baten aurka ezin izan du ezer egin Irazustak. Ordu laurdeneko partidua eta heroika jotzen zuen. Eta Real Uniónek egin du. 1-2koa berehala heldu da, Nacho Sánchezen jaurtiketa baten bidez, baloia defentsa batean jo du eta Magunagoitiaren atean sartu da. Eta hiru minutu geroago, Alain Oyarzunek kornerra atera eta Aranburuk buruz berdinketaren gola egin du eta Real Uniónen elastikoarekin estreinatu da golegile gisa. Bost minutu beranduago aurreratu ahal izan dira irundarrak, berriz ere geldikako jokaldian. Oyarzunek falta bat atera du eta Iván Pérezek buruz egindako errematea Magunagoitiak kornerrera bidali du zaletuak 3-2koa abesten ari zirenean. Aitor Seguín urrutitik saiatu da 40. minutuan eta Irazustak taldea salbatu du minutu bat geroago Iturrasperen burukada batean. Eta partida baretu eta atsedenaldira berdinketarekin iritsiko zela zirudienean, lehen zatiko azken jokaldian, SD Amorebieta aurretik jarri da berriro Jauregiren bitartez. Berriro partidari buelta eman behar zitzaion.

Aitor Zulaikak arima uzteko eskatu du bigarren zatian, gero Azpeitikoak prentsa aretoan aitortu duen bezala. Eta taldeak egin badu. Berdinketa 62. minutuan iritsi da, Sánchezek bitartez, penaltiz, Magunagoitiak Jon Ander area barruan bota ostean. Bigarrena ere penaltiz egin du Sánchezek, Mierrek Aitor Seguín 76. minutuan área barruan bota ondoren. Bi jokaldi horien artean, Eibarreko hegalaren aukera argia, bisitarien ate aurrean asmatu ez duena. Hortik aurrera sufritzea tokatu da eta asko, ia 10 minutuko luzapenarekin, baina merezi izan du ligan garaipenaren bidera itzultzeko.

Orain Federazio Kopako final-laurdenetan pentsatu behar da. Asteazkenean, 17:00etatik aurrera, Terrassa FC taldearen aurka, Stadium Galen. Garaipenak Errege Koparako txartela ematen du.

Parteka ezazu

Zurekin hazten jarraitu nahi dugu...

ZU ERETXURIBELTZ

DENDA

Taldearen produktu guztiak prezio onenetan

NOBEDEA

Lotutako albisteak

Autobusak egongo dira Reale Arenara joateko
Elikaduraren garrantzia kirolariaren errendimenduan, eszenara
Borrokan jarraitzeko puntua

Este sitio web utiliza Cookies propias y de terceros para recopilar información con la finalidad técnica, no se recaban ni ceden sus datos de carácter personal sin su consentimiento. Asimismo, se informa que este sitio web dispone de enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a REAL UNION CLUB SAD.

Privacy Settings saved!
Configuracion de Privacidad

Cuando visitas cualquier sitio web, puede guardar o recoger información en tu navegador, normalmete en forma de cookies. Puedes hacer la gestión de las mismas en este panel.

Son aquellas que permiten al usuario la navegación a través de una página web, plataforma o aplicación y la utilización de las diferentes opciones o servicios que en ella existan.

  • wordpress_test_cookie
  • wordpress_logged_in_
  • wordpress_sec

Rechazar todos los servicios
Acepto todos los servicios

GABON KANPAINA harpidetza formularioa

ZU ERE TXURIBELTZ

Informazio pertsonala


Aukeratu kokapenak

Aukeratu mesedez KOKAPEN BAKARRA.

TRIBUNA NAGUSIA
EKIALDE HANDIA
PREFERENTZIALA

Akziodun?


Ordainketak

Ordainketa-metodo hobetsia

Kontu zenbakia

Oharrak (egin nahi dituzun iruzkinak edo gehiketak)